Elizabeth Bowen (Dublin, Irlanda, 1899ko ekainaren 7a - Londres, Ingalaterra, 1973ko otsailaren 22a) ingelesezko eleberrigilea izan zen. Haren liburuetako protagonistak arazo psikologikoak dituzten emakumezkoak dira: ''The house in Paris'' (1935, ''Parisko etxea''), ''The death of the heart'' (1938, ''Bihotzaren heriotza''), ''Look at all those roses'' (1941, ''Begira arrosa guzti horiei''), ''The demon lover'' (1947, ''Deabru maitalea''), ''The heat of the day'' (1949, ''Eguneko beroa'') eta ''Eva Trout'' (1969).
Wikipediatik informazioa lortu