Bilaketaren emaitzak - Borges, Jorge Luis. 1899-1986

Jorge Luis Borges

Jorge Francisco Isidoro Luis Borges (13px| audio) (Buenos Aires, 1899ko abuztuaren 24a - Geneva, Suitza, 1986ko ekainaren 14a) argentinar idazle bat izan zen. Ipuinak, saiakerak eta olerkiak idatzi zituen, batez ere. Latinoamerikako literaturaren egile ospetsuenetariko bat izan zen, eta Julio Cortazarrekin batera argentinar idazle ezagunena. Zenbait aldiz izendatu zuten Literaturako Nobel sarirako, baina ez zioten inoiz eman. Miguel de Cervantes saria irabazi zuen 1980an.

Liburuzain, irakasle, jendaurreko hizlari eta itzultzaile izan zen. Bere bi liburu ezagunenak, ''Ficciones'' eta ''El Aleph'', 1940ko hamarkadan argitaratuak, fantasiazko gai komunen bidez lotutako ipuin bildumak dira. Gaiak ematen die batasuna narrazio laburrei: ametsak, labirintoak, liburutegiak, ispiluak, klepsidrak, fikziozko egileak eta Europako mitologia (greziarra eta eskandinaviarra kasu). Borgesek bere literaturan ideia filosofikoak esploratzeko argumentuak erabiltzen zituen, esate baterako, oroitzapena, betierekotasuna eta literatura bera: metaliteratura egiten zuen maiz. Kritikari askoren iritziz, XX. mendeko literatura hispanoamerikarraren errealismo magikoaren hasiera, hein handi batean, haren lanari zor zaio.

Haurtzaroa Buenos Airesen igaro ondoren, Borges Suitzara joan zen bizitzera familiarekin, 15 urteko nerabe zela, 1914an. Suitzan Collège de Genève ikastetxean ikasi zuen. Garai haietan, Borges familiak sarri bidaiatu zuen Europan zehar. 1921ean Argentinara itzuli ondoren, Borges literatura aldizkari ultraistetan argitaratzen hasi zen poemak eta saiakerak. Literaturari nolabait loturiko ofiziotan ibili zen, liburuzain, irakasle eta hizlari gisa. 1955ean, Argentinako Liburutegi Nazionaleko zuzendari eta Buenos Airesko Unibertsitateko ingeles literaturako irakasle izendatu zuten. 1956an, 55 urterekin, ia erabat itsu geratu zen. Kritikari batzuek iradoki izan dute haren itsutasun progresiboak bultzatu zuela irudimenaren bidez sinbolo literario berritzaileak sortzera.

1960ko hamarkadan, haren lana Ameriketako Estatu Batuetara eta Europara itzuli eta argitaratu zen. Ingelesera itzuli eta gero, nazioarteko ospea lortu zuen, 1961ean, Samuel Beckettekin batera lehen Formentor saria jaso zuenean. 1971n Jerusalem saria irabazi zuen; haren nazioarteko ospea urte horien artean sendotu zen, ingelesezko itzulpenen eskuragarritasunak hauspotua. García Marquezen ''Cien años de soledad'' lanaren arrakastak eta Latinoamerikako literaturaren loraldiak —nahiz eta bere partaidetza erlatiboa izan—, Nobel sarietako hautagaitza eman zioten zenbait urtez. Borgesek Genevako bere gaztaroko hiriari eskaini zion azken liburua, ''Los conjurados'', eta Genevan bertan hil zen 1986an. J. M. Coetzee idazle eta saiakeragileak Borgesi buruzko liburuan esan zuenez, «berak, beste inork baino gehiago, fikzioaren hizkuntza berritu zuen, eta, horrela, bidea ireki zion hispanoamerikar eleberrigileen belaunaldi oparo bati».

Sari ugari jaso ondoren, Borges polemikoa ere izan zen jarrera politiko kontserbadore eta elitistengatik. Hain zuzen, kritikarien artean eztabaidatu izan da ea haren jarrera politiko atzerakoiak eragotzi ote zion Literaturako Nobel saria irabaztea, hiru hamarkadatan hautagai izan arren.

Intelektual kosmopolita, haren estilo original sotilak eta erabiltzen zituen gaiek bereizi zuten garaiko Argentinako beste idazleengandik. Borgesen idazkera guztiz pertsonala zen, berezia, inolako estetika edo ideologiaren mende kokatzen ez zena. Gainera, barrokoaren oparotasuna eta isekarako joera biltzen zituen hizkuntza baten asmatzaile izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
Findu emaitzak
  1. 1

    Fictions Translated with an Afteword by Andrew Hurley nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 2000
    Libro
  2. 2

    Historia universal de la infamia / nork Borges, Jorge Luis, 1899-1986.

    Argitaratua 1935.
    Libro
  3. 3

    Cuentos latinoamericanos / nork Borges, Jorge Luis, 1899-1986

    Argitaratua 2008
    Libro
  4. 4

    Cuentos latinoamericanos / nork Borges, Jorge Luis, 1899-1986

    Argitaratua 2008
    Libro
  5. 5

    Textos recobrados 1919-11929 nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 2007
    Libro
  6. 6

    Textos recobrados 1931-1955 nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 2007
    Libro
  7. 7

    Textos recobrados 1956-1986 nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 2007
    Libro
  8. 8

    El tamaño de mi esperanza nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 1995
    Libro
  9. 9

    El aleph nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 1957
    Libro
  10. 10

    El Aleph nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua ©1968
    Libro
  11. 11

    El oro de los tigres. La rosa profunda nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 2018
    Libro
  12. 12

    El tango cuatro conferencias nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 2016
    Libro
  13. 13

    El Aleph nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua ©2005
    Libro
  14. 14

    El libro de arena nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 2005
    Libro
  15. 15

    Borges profesor curso de literatura inglesa en la Universidad de Buenos Aires nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 2020
    Libro
  16. 16

    Historia universal de la infamia nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 1993
    Libro
  17. 17

    Antología de la literatura fantástica nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 2013
    Libro
  18. 18

    Libro del cielo y del infierno / nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 1960
    Libro
  19. 19

    El aleph / nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 1996
    Libro
  20. 20

    El Aleph / nork Borges, Jorge Luis 1899-1986

    Argitaratua 1957
    Libro