Eduardo Blanco Amor (Ourense, 1905eko irailaren 14a - Vigo, 1979ko abenduaren 1a) galiziar idazlea izan zen. Poesia landu zuen 1936 arte: ''Romances galegos'' (1928), ''Poema en catro tempos'' (1931). Argentinan eleberri bat eta zenbait antzerki argitaratu zituen gaztelaniaz. Geroago kontalari bikain gisa agertu zen. Ipuin-liburuez gainera, eleberriak idatzi zituen: ''A esmorga ''(1959), bizitzaren lekukotza garratza, gero gaztelaniaz ''La parranda'' izenburuarekin agertua; ''Os biosbardos'' (1962), haurtzaroko giroan kokatua, osagai errealista eta erromantikoak nahasian biltzen dituena. Galegozko antzerkirako funtsezko ekarria da Blanco-Amorena: ''Farsas pra títeres'' (1973), ''Teatro pra a xente'' (1974).
Wikipediatik informazioa lortu