Bilaketaren emaitzak - Betti, Ugo
Ugo Betti
Ugo Betti (Camerino, 1892ko otsailaren 4a - Erroma, 1953ko ekainaren 9a) italiar antzerkigilea izan zen.Epailea izan zen lanbidez, Parman lehenbizi eta Erroman gero. Bettiren antzerkiak badu Pirandelloren kutsua, eta bertan existentzialismoaren eta kristautasunaren elementu batzuk agertzen dira. Salaketa-antzerkia ere bada Bettirena; gaiak bakardadea eta zuzentasuna dira, iruzurrari gorroto baitzion. Mundu osoan ezagutarazi ziren Bettiren dramak. Horietariko zenbait: ''La padrona'' (1927), ''Frana allo scalo nord'' (1936), ''Corruzione al palazzo di giustizia'' (1949), ''Delitto all´isola delle capre'' (1950), ''Il giocatore'' (1953). Wikipediatik informazioa lortu