Bilaketaren emaitzak - Beethoven, Ludwig van 1770-1827

Ludwig van Beethoven

Ludwig van Beethoven (Bonn, Alemania, 1770eko abenduaren 16a - Viena, Austria, 1827ko martxoaren 26a) alemaniar musikagilea, orkestra zuzendaria eta piano-jotzaile birtuosoa izan zen, klasizismotik erromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa, eta haren ondareak eragin erabakigarria izan du arte horrek gerora izan duen bilakaeran. Beethovenen lanen artean, nabarmentzekoa da ''Bederatzigarren Sinfonia'', Europar Batasunak ereserkitzat hartua.

Vienako klasizismoaren azken ordezkari handia izanik (Christoph Willibald Gluck, Joseph Haydn eta Wolfgang Amadeus Mozarten ondoren), Beethovenek Erromantizismoaren musika zabaltzea lortu zuen, XIX. mendeko musika-lan askotan eraginez. Haren artea genero askotan adierazi zen, eta nahiz eta nazioarteko ospearen iturri nagusia sinfoniak izan, bere eragina bereziki esanguratsua izan zen pianorako eta ganbera-musikarako obretan.

Bere lanek genero hauek daude: Piano (pianorako hogeita hamabi sonata), ganbera (zortzi eta bi kide bitarteko talde instrumentalentzako obra ugari), Kontzertua (pianorako, biolinerako eta hirukoterako kontzertuak), erlijioso (bi meza, oratorio bat), Lied, musika intzidentala (''Fidelio'' opera, ballet bat, antzezlanetarako musikak) eta orkestra. Genero horietan, bederatzi sinfoniak hartzen dute leku nagusia. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3
Findu emaitzak
  1. 1

    Tres sonatas : Op.79 , Op.2Nº1 , Op.10 N2 / nork Beethoven, Ludwig van, 1770-1827.

    Argitaratua 1949.
    Libro
  2. 2

    Sonata : Al claro de Luna : para piano Op 27 Nº2 (postuma) / nork Beethoven, Ludwig van, 1770-1827.

    Argitaratua 1950.
    Libro
  3. 3

    Cartas de amor, arte y desconsuelo / nork Beethoven, Ludwig van 1770-1827

    Argitaratua 1955
    Libro