Bilaketaren emaitzak - Bahá'u'lláh
Bahá'u'lláh
'''Bahá'u'lláh (bəˈhɑːʊˌlɑː ; persieraz : بهاءالله ; euskaraz, "Jainkoaren Aintza"), jaiotizenez Mírzá Husayn Alí-i-Nurí''', (persieraz میرزا حسینعلی نوری) erlijio buru irandar ospetsua eta bahá'í fedearen sortzailea, bake unibertsala eta arraza, nazio zein erlijioen arteko batasuna bultzatu zituen. TeheranMazandarango goi-mailako familia baten baitan jaioa, 1844
Bagdaden bizi zelarik, idazki mistikoak sortzen hasi zen eta jarraitzaile asko bereganatu zituen. Geroago, Báb-ek iragarritako ''Jainkoak agerraraziko zuena (man yoẓheroh Allāh)'' bera zela aldarrikatu zuen. Haren ondorioz, bábí komunitatea banatu zen eta Bahá'u'lláh-ren jarraitzaileek ''bahá'í'' izendapena hartu zuten.
Urteak pasa ahala, jarraitzaileen komunitatea handituz joan zen. Aldi berean, Bahá'u'lláh-k komunitatea antolatzeko arauak, eta fededunei zein agintariei zuzenduriko gutun asko idatzi zituen, ordura arte mistiko hutsa zena praktikan nola ezar zitekeen adieraziz. 1994an Haifako ''Idazteunen Ikasketarako Zentroaren'' artxibategian Bahá'u'lláh-ren 21.000 idazki zituzten, haietatik 7.169 jatorrizko testuak ziren.
Bahá'u'lláh izenaz gain, Mirza Husain Alí honako askotariko izen sinbolikoekin aipatzen da bahá'í literaturan eta bahá'í-en artean. Honako hauek dira ohikoenak: ''Jaunen Jauna'', ''Izenik Handiena'', ''Edertasun Bedeinkatua'', ''Antzinako Edertasuna'', ''Lumarik Gorena'', ''Izen Ezkutua'', ''Altxor Gordea'', ''Jainkoak agerraraziko duena'', ''Ozeanorik Handiena'', ''Zerurik Gorena'', ''Aurreneko Sustraia'', ''Berez Dirauena'', ''Sinaiko Hizlaria'', ''Itunaren Jauna'', ''Bihotzetako Maitea'', ''Jainkozko'' ''Loto-zuhaitza'', ''Bidearen amaieran dagoen zuhaitza''.
Wikipediatik informazioa lortu