Jose Augusto Trinidad Martínez Ruiz —ezagunagoa ''Azorín'' ezizenaz— (Monóvar, Espainia, 1873ko ekainaren 8a - Madril, Espainia, 1967ko martxoaren 2a) gaztelaniazko idazlea izan zen. 98ko Belaunaldiko prosa idazle handienetakoa zen, eleberrigilea, saiakeragilea eta bere garaiko Espainiako literatura kritiko garrantzitsuenetarikoa. Bi gai nagusi agertzen dira behin eta berriro Azorínen lanetan: denbora iheskorrari buruzko gogoetak eta ikuspegien nagusitasuna. Lirismoz beteriko prosa da Azorínena, jario astitsukoa eta esaldi laburrekoa.
Wikipediatik informazioa lortu