Bilaketaren emaitzak - Ariosto, Ludovico 1474-1533

Ludovico Ariosto

Ludovico Ariosto (Reggio Emilia, 1474ko irailaren 8a - Ferrara, 1533ko ekainaren 6a) italiar olerkari eta antzerkigilea, eta Pizkundeko joera artistikoen eta jarrera izpiritualen aitzindarietako bat izan zen. ''Orlando haserre'' (1516) olerkia da haren lanik nabarmenena.

1503an Hipolito d'Este kardinalaren zerbitzuan sartu zen, ganberako noble eta enbaxadore karguan, eta orduan utzi zion latinez idazteari eta italiera hutsez hasi zen. Lehen poemak, esan bezala, latinez ondu zituen, ''Carmina ''(1493-1503) adibidez. Italieraz idatzitako lehen lan dramatikoetan Plauto eta Terentzioren eragin nabaria du: ''La Cassaria'' (1508), ''I Suppositi'' (1509). 1516an agertu zen, Ferraran, ''Orlando haserre'' poema epiko satirikoaren lehen argitalpena.

Alfonso d'Este dukearen babesa lortzeak gogo txarrez egin beharreko lanak alde batera uzteko aukera eman zion; garai horretakoak dira horrelako lanak egin beharraz kexu ageri den eskutitzez osatutako zazpi ''Satirak'' (1517-1525), hil ondoren argitaratuak. Beste komedia batzuk ere ondu zituen: ''I studenti'' (1518), ''Il nigromante'' (1520). ''La Cassaria'' (1508) eta, batez ere, ''La Lena'' (1528) komedietan garaiko gizartearen ohiturak azaldu zituen. 1532an ''Orlando hasere''-ren beste bertsio bat plazaratu zuen. Obra hori, Ariostoren hizkuntza poetikoaren joritasuna erakusten duena, Italiako Pizkunde garaiko lanik onenetakoa da. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1
Findu emaitzak
  1. 1

    La locura de Orlando : adaptación de Orlando Furioso / nork Ariosto, Ludovico 1474-1533

    Argitaratua 1967
    Libro