Bilaketaren emaitzak - Andersen, Hans Christian., 1805-1875.

Hans Christian Andersen

Hans Christian Andersen edo H.C.Andersen (Odense, 1805eko apirilaren 2a - Kopenhage, 1875eko abuztuaren 4a) idazle danimarkar handia izan zen, bai eta danierazko idazlerik ezagunenetarikoa ere.

Zapatari xume baten semea, laster hasi zen zenbait ofizio ikasten, baina ez zuen bat bera ere bukatu. Hamalau urterekin eta diru gutxirekin, ihes egin zuen Kopenhagera, aktore eta abeslari gisa aberastu nahian; idazlan batzuk idatzi zituen, eta, gabezia eta desengainuen ondoren, bere prestakuntzaz arduratu ziren herrialdeko pertsona ospetsuen interesa piztea lortu zuen. Andersenek beti sumatu zuen bere jatorri apala eragozpen bat zela, eta jaun handi baten seme ez-legitimoa zela amesten zuen.

Eleberriez, poesiaz eta antzerkiaz gain, autobiografia bat ere idatzi zuen: ''Mit Livs Eventyr'' (Nire bizitzako abentura, 1855), eta bidaia liburu baliotsuak argitaratu zituen bere esperientzien emaitza gisa; izan ere, bere bizitzako hamar urte inguru eman zituen bidaiatzen. Besteak beste, Alemania, Britainia Handia, Frantzia, Suitza, Italia, Turkia eta Espainia bisitatu zituen. Maletan soka bat zuela bidaiatzen zuen beti, sute baten ondorioz leihotik ihes egin behar bazuen ere. Bere bidaia luzeenaren emaitza da ''En digter bazar'' (Poeta baten azoka, 1842) liburua. 1851n, Suedian egon zen bitarteko bizipenak, ''Suedian'', eta, 1862an, Espainian egon zen bitartean bizitutakoa, ''Espainian'', argitaratu zituen.

Hala ere, Hans Christian Andersen haurrentzako ipuinengatik ezagutzen da batez ere, ipuin eta kondaira nordikoetan inspiratutakoak batzuk. Baina, gehienak, berak asmatutakoak dira, eta irudimen, umore eta sentsibilitate handia dute ezaugarri. Kritikari batzuek diote istorio horiek ez zirela hain inozoak, editatu zirenean zentsuratuak izan baitziren, eta, edonola ere, idazlearen barne gatazken zati bat islatzen dutela. Asko hitz egin da, besteak beste, ''Den grimme ælling'' (Ahate itsusia) eta bere egilearen bizitzaren arteko paralelismoaz.

Edonola ere, berrehundik gora kontakizun horiek, batzuk hizkuntza askotara itzuliak, berrargitaratuak izan dira, eta, horiei esker, autore gisa aitortua izateko pribilegioa izan zuen bizi zela, haur literaturaren klasikoetako bat bilakatuz. ''Index Translationum''en arabera, gehien itzuli den autoreetako bat da. Filmak —animaziozkoak bereziki—, antzezlanak eta balletak inspiratu ditu haren lanak.

Odensen, bere jaioterrian, bere museo-etxea dago, Andersenen argazki, marrazki eta oroitzapenekin, eta batez ere haurrei zuzendutako jarduerak antolatzen dituen zentro bihurtu da. Wikipediatik informazioa lortu
Findu emaitzak
  1. 1

    La princesa y el guisante nork Andersen, Hans Christian 1805-1875

    Argitaratua 2013
    Libro
  2. 2

    Ramo de cuentos / nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua 1957.
    Libro
  3. 3

    La reina de las nieves / nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875

    Argitaratua 1986
    Libro
  4. 4

    Pulgarcita : y otros cuentos nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua s.f.
    Libro
  5. 5

    Cuentos de Andersen nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua 1962
    Libro
  6. 6

    Cuentos de Andersen nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua 1971
    Libro
  7. 7

    Cuentos de Andersen nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua c1945 1950
    Libro
  8. 8

    Cuentos Completos de Hans Christian Andersen nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua c1959
    Libro
  9. 9

    Pulgarcita nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua c1974
    Libro
  10. 10

    El traje del emperador nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua 1960 1986
    Libro
  11. 11

    Cuentos de hadas de Andersen nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua 1979
    Libro
  12. 12

    Cuentos de Andersen : texto adaptado nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua 1979 1989
    Libro
  13. 13

    Los zuecos maravillosos / nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua 1942
    Libro
  14. 14

    La Sirenita nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua 1942
    Libro
  15. 15

    Pulgarcita / nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua s.f.
    Libro
  16. 16

    Un cuento para antes de dormir : 14 cuentos de Andersen, Grimm y Perrault nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua s.f.
    Libro
  17. 17

    Cuentos de Andersen nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua s.f.
    Libro
  18. 18

    Cuentos de Andersen nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua 1964 c1952
    Libro
  19. 19

    El cuento infantil nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua 1990
    Libro
  20. 20

    El ruiseñor / nork Andersen, Hans Christian, 1805-1875.

    Argitaratua 1973
    Libro