Bilaketaren emaitzak - Lasker, Emanuel

Emanuel Lasker

Emanuel Lasker (Berlinchen, 1868ko abenduaren 24a - New York, 1941ko urtarrilaren 11a) xake jokalari, matematikari eta filosofo alemaniarra izan zen, eta, 1894tik 1921era, munduko xake txapelduna.

Bere garaikideen artean xakean taktika psikologikoak aplikatzen aitzindaria izan zen, arerioen ahultasunak aztertu eta haietaz baliatuz. Adibidez, bere arerioak partida batean nagusitasuna erraz lortu eta partidei amaiera emateko urduri jartzen zirela jakinez gero, Laskerrek nahitan gaizki jokatzen zuen, honela arerioa urdurituarazi eta garaitzeko.

Berlinchen udalerrian jaio zen, Prusia, Alemania (gaur egun Barlinek izenarekin Polonian dago), han bere aitak sinagoga batean lan egiten zuen, bere sendia judu jatorrikoa baitzen. Hamaika urterekin Berthold bere anai nagusia zena bisitatzera Berlinera joan zen, bertan honek xakean jokatzen irakatsi zion, eta ordutik aurrera joko honek liluratuta eduki zuen.

thumb|300px|erdian|[[José Raúl Capablanca|Capablanca eta Lasker xakelarien arteko norgehiagoka, Mosku, 1925.]] Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1
Findu emaitzak
  1. 1

    Curso de Ajedrez nork Lasker, Emanuel

    Argitaratua 1922
    Libro